Aurkezpena

Dijitalidadea enpresa berriak Euskarazko Ondare Idatzia Berreskuratu, digitalizatu eta hedatzea hartu du lantegi. Enpresa berria izanik ere, dijitalidadea s.l. 2006 urtean sortu dugun lantaldekook, lan asko egin ditugu euskaraz idatzitako testuak euskarri digitaletan jartzen.

Internetaren erabilera normalizatua bideratuta dago eta euskaldunok prest egon behar dugu erabilera hori egunerokoa, orokorra eta ezinbestekoa denerako; euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuentzat bizirauten laguntzeko oso lagungarria izango baita internet. Sarea euskara eta Euskal Herria ezagutarazteko bitarteko erabilterrez, merke eta hedagarriena da eta guri hori baliatzea dagokigu.

Bernard Etxeparek 1585ean Linguae Vasconum Primitiae plazaratu zuenetik gaur egun arte, milaka dira euskaraz idatzi diren orotariko gai eta generodun testuak, baina milaka horietatik asko eta asko ezezagunak zaizkigu edota ezagunak izaki ere, eskuragaitzak izaten dira.

Ezagutarazi eta zaindu beharrekoak direla iruditzen zaizkigulako jarri gura ditugu hala nahi duen guztiaren eskueran. Idatzita dagoenak baino ez ei duelako irauten.

 

dijitalidadea.com

Telf: 656 796 209 | harremanak@dijitalidadea.com